Oraingoan twitter-en erregistratu naiz. Puf! beste gune bat.Ez dut uste momentuz asko erabiliko dudanik. Tresna azkarra eta erosoa izan daiteke, baina Olentzerok Iphone edo Blackberry bat ez badit ekartzen, ez dut asko erabiliko. Nere ustez egun osoan internet eskuan errez duen batentzat da. Hezkuntzan ez diot oaraindik erabilgarritasunik ikusten. Inguruan ditudan pertsona batzuk asko erabiltzen dute, baina gehienak kazetariak dira eta egun osoa ordenagailu aurrean daude edo euren patrikan daramate "trastoa". Informazioa zabaltzeko oso aproposa da eta irakasleen foroetan eginkizun hori bete dezake.
Flickr- ezagutu eta asko erabiltzen dut argazkigintzako zaletasuna hor hedatzen baitut.Hasi nintzenean ez nuen uste sare-sozial funtzioa izango zuenik, baina orain urte batzuk pasa ondoren nire kuadrilatxoa egin dudala konturatu naiz. Horrez gain argazkiak gordetzeko bakarrik ere erabil daiteke.
Facebook -ek momentuz ez nau erakartzen. Badakit zertarako erabiltzen duen jendeak, nere etxean beste denek erabiltzen baitute, baina ni ez naiz animatu erregistratzera. Ez dakit zertarako. Nahikoa dut lau blog martxan izan eta argazkiak ateratzen!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario