Mostrando entradas con la etiqueta hobekuntza plana. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hobekuntza plana. Mostrar todas las entradas

sábado, 16 de octubre de 2010

Nik helburu bakarra aukeratu dut.

 Irakurri dudanez gehienek irakasleen formakuntza aukeratu duzue, oso ondo iruditzen zait hori baita oinarria.
  Guk iazko ikasturtean irakasle guztiok g-mail eta google-docs en ikastaroa egin genuen,dokumentuak, aurkezpenak, konpartitu... ondo egon zen.
Ikastaro honetarako beste helburu bat plasmatu dut, blogarena. Ea ikastetxeko blogak geletako lanak plazaratzeko gogoa sortzen duen eta horrela... ba hor gaude denok geletako blogak sortzen. Ametsa, ametsa...Plan de Mejora Altzaga Leioa

jueves, 14 de octubre de 2010

Ba ez naiz azkena izan!

Oraintxe bertan igo ditut lana eta aurkezpena forora. Uste dut gaur lasai ondo lo egingo dudala. Nolako zama kendu dudan. Egitea ez zait asko kostatu, baina erabakitzea ... bueno!!!
 Zubia pixka bat disfrutatu dut, erdizka, bueltaka izan baitut buruan hobekuntza plana.  Hemen jartzen dizuet larunbat goizean atera nuen argazkia. Zoragarria izan zen egunsentia ikustea, pena oraingoan eguzkia estalita egotea baina itsasoa gorri-gorri ikusteak merezi izan zuen.
Lehengora itzuliz, hogeita lau ordu falta dira epea amaitzeko eta nik egin dut...

Animo nere atzetik zabiltzatenoi!!!