viernes, 12 de noviembre de 2010

Presentziazko saioa

Ikastaro hasierako aurkezpena egin zen saioa, ez zen izan batere motibagarria neretzat. Nere itxaropen guztiak hankazgora geratu ziren. Edukien aldaketa, ordu asko...Lurdes non sartu zara!!!

Bigarren saiora beste itxaropen eta motibazioarekin hurbildu nintzen. Nere taldeko Cristina ezagutu, irakasleei nere iritzia zuzenean eman, beste taldekideak ezagutu, zalantzak galdetu, nola eta zer memoria, proiektua....
Ordua baino lehen heldu nintzen eta sartu orduko hasi nintzen batzuk ezagutzen, " A, orain badakit nor zaren".."Kaixo zer moduz zuen taldea?"... Giro familiarra sortu zen. Askatasunez hitzegin genuen eta denok eman genuen gure iritzia. Baina gutxi bildu ginen. Pena. Gero gauean Cristinak azaldu zidan ez joatearren arrazoia. Besteena ez dakit. Aipatu genuen ere batzuk nola utzi duten denbora arazoa zela eta. Honelako ikastaroetan sartzen garenean denok uzten ditugu ordu pertsonalak gaiak merezi duelako eta erdian uzteak frakaso kutsua izan dezake. Animo zuei. Espero ez genuen abiadura sartu digute eta arduradunek ere onartu dute.
Manu, Ramón eta Jesús egon ziren gure Bilboko saioa gidatzen.  Eskertu ziguten gure esfortzua eta gogorrena eginda dugula ere esan zuten. Ikasi, ikasi dugu baina ordu kopurua gehiegi biderkatu da. Manu komunikatzaile ona iruditu zitzaidan. Elkarrizketa interesgarria sortu zen eta azkenean animatuta atera nintzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario