martes, 12 de octubre de 2010

Oraingoan azkenetakoa seguru

Hau da burura datorkidan pentsamentua. Aurreko lana denbora askoko lana izan zen, baina oraingoa erabakitzea gehiegi kostatzen ari zait. Nere ikastetxeko panorama ikusita dana da hobetzekoa, baina beldur naiz. Jendea lanaz gainezka ikusten dut eta ez diot inori gogoz kontra liatu nahi. Iaz denek oso ondo erantzun zuten, ikastarora gustora etorri ziren eta batzuk engantxatu ere egin ziren. Aurtengo murrizketak min haundia egin du. Elkar ikusteko astirik ere ez dugu. Beraz, Lurdes, zer egin aurrera joanez eta errealista izanda?...

Ikastetxeko bloga!!! Egia esan proiektu handia izan daiteke, baina nik pixkanaka planteatuko dut.
Eskola askok web orria daukazue, baina ez daukagu dirurik horretarako;baina gogoa bai, badaukagu.
Aurten zuzendari berria dugu eta bere eta nere asmo bat ikasturte honetarako hau da, interneten presentzia izatea.
Liburutegia ere hor dago, koitadua, baina dana ezin daiteke. Ea jende gutxi inplikatzen dudan eta benetan zerbait egiten dugun.
Ez naiz zerotik hasiko. Orain dala bi urte Word-Press  ikastaro bat egin nuen eta orduan zuzendaritzan nengoenez praktika bezala zerbait egin nuen ikastetxe osoaren ikuspegiarekin. Por zierto ikastaro hau Maite Goñirekin egin nuen. Zenbat gauza ikasi nituen beragaz!! Fenomeno bat da, jatorra eta beti laguntzeko prest.
Maitek post bakarra merezi du. Hemen duzue bere blog famatua: euskaljakintza
Orain lanera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario